Manufacturas Marpe-ren web orri berria

Manufacturas Marpe webgune berria

 

Marpe familia-tradizioko enpresa bat da, eta bere enpresa-irudia eguneratzeko eta online-presentzia fidagarri baten alde egiteko Xaren jarri du bere konfiantza.

 

Xaretik bere irudi korporatiboa berritzeko gomendatu diogu, logotipoa, katalogoak, bisita-txartelak, etab.

 

Enpresaren ideia berria landu ondoren, webgunea prestatzen hasi gara. Horretarako, markaren SEO posizionamendua, bere produktuak eta zerbitzuak indartzeko testuak idatzi ditugu, eta diseinu argi eta soil bat egin dugu. Horren bitartez, enpresak estatu- zein nazioarte-mailan online “erakusleiho” ona eduki dezan bilatu da.

 

Orain, proiektuaren bigarren fase gisa, SEM posizionamendua indartzea bilatzen ari gara. Horretarako, 2019. urteari begira enpresaren online presentzia hobetzeko estrategia egokia prestatzen ari gara.