Proiektu berria: BSC Industrias

 

Industria-sektorean dugun esperientzia zabala BSC industrietarako garatu ditugun proiektu bezalakoen bidez hazten ari da. 30 urte baino gehiagoko historia duen Euskadiko piezen fabrikazioan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa bat da, eta irudi korporatiboa eta online presentzia hobetzen lagundu diogu.

 

Bere irudi korporatiboa birplanteatu dugu, neurrira egindako plan batekin. Markaren berritzean, merezi duen moduan zaindu dugu euskal industrian hiru hamarkadatik gorako tradizioa duen enpresa honen nortasuna. Marka berriaren diseinu-lanarekin batera, argazki-zerbitzu profesionaa erabili da eta horri esker BSC-ren instalazioak eta produktua erakutsi ahal izan ditugu garatu dugun webgune berrian. Online presentziaren hobetze nabarmena, beren beharretara egokitutako posizionamendu- eta komunikazio-estrategia batekin.

 

 

BSC MARKAREN BERRITZEA

 

BSC-ren ibilbide historikoa duen enpresa batek eskakizun gorena eskatzen zuen bere marka zaintzeko. Aurrerapauso bat bere marka garai berrietara egokitzeko, euskal industria-sarean 30 urte baino gehiagoko historia egitea ahalbidetu dion esentziari eutsiz.

 

NEURRIRA EINDAKO WEB DISEINU ETA GARAPENA

 

Industria-sektorean dugun ezagutza sakonak berebiziko garrantzia izan du BSC industrietarako planteatu dugun webgunearen diseinua eta garapenean lan egin dugunean. Beti bezero bakoitzaren beharretara eta aukeretara egokitutako lana.

 

Bezeroaren beharrak aztertu ondoren, Xare-n SEO posizionamendu-estrategia egokitu genuen, webgune berriaren egitura eta edukiak guztiz berrituz. Posizionamenduan eta komunikazioan aditua den gure lan-taldeak eduki orekatuak eta kalitatezkoak lortzeko lan egiten du. Helburua argia da: BSCren Interneteko kokapena hobetzen lagunduko duen webgune profesional bat lortzea, erabiltzailearen esperientzia eta enpresaren identitate korporatiboa ahaztu gabe.

 

Edukiez eta posizionamenduaz gain, gure programazio, maketazio eta garapen-lanak web-diseinu intuitiboagoa eta zuzenagoa bilatzen zuen erabiltzailearentzat. Argazkilaritza profesionaleko lan zaindu batek webgune berria janzten lagundu du. BSC marka bere xede-publikoari modu erraz eta profesionalean hurbiltzeko ideia lehentasun bat zen planteatutako proiektuan. Emaitza diseinu aldetik abangoardian dagoen webgune bat da eta BSC berarekin erabat identifikatzen da.

 

Xare-n adituak gara neurrira egindako web diseinu eta programazioan, eta zure zerbitzura jartzen dugu profesional lan-talderik onena. Diseinatzaileek, programatzaileek eta komunikazioko espezialistek zerbitzu osoa eta bermeduna eskaintzeko aukera ematen digute. Zertan lagun zaitzakegu?