Proiektu berria: Suministros Añorga

 

 

Interneteko zure negozioaren lehia-gaitasuna handitzeko, online presentzia hobetu behar duzu. Zure webgunearen diseinua, erabilgarritasuna eta posizionamendua zaintzea funtsezko gakoak dira, ondo definitutako estrategia bat bideratzen lagunduko dizutenak zure negozioa Interneten komunikatzeko.

 

Gaur, beste bezero batentzat egin dugun lanaren beste adibide bat erakutsi nahi dizuegu. Suministros Añorga-k bere zerbitzuak, makinak eta banatzaile ofizialak diren nazioarteko markak ikusarazi behar zituen. Horri guztiari ikusgarritasuna eta ordena emateko, neurrira egindako web-diseinu bat planteatu dugu, non azken xehetasunetaraino zaindu dugun, bai itxuraz, bai edukiz.

 

 

Gure taldeak posizionamendu estrategia bat diseinatu zuen, bezeroaren neurrira egindako web arkitektura bat planteatuz. Eduki optimizatuak idatzi ziren, zerbitzuak, makinak eta markak behar bezala kokatzeko.

 

Suministros Añorga markaren identitate korporatibora egokitutako diseinu batekin, Xare-n webgune intuitibo eta oso bisual bat planteatu dugu. Neurrira egindako argazkigintza profesionaleko zerbitzua eskeintzen dugu webgunean erabiltzen den irudi bakoitza zaintzeko, bai instalazioena, bai makinena.

 

Azken batean, abangoardiako webgunea diseinuan eta eduki optimizatuekin, bilatzaileetan egoki kokatzeko eta bezeroaren komunikazio beharretara egokitzeko. Zure proiektuak edo negozioak webgunea berritu edo Interneteko presentzia hobetu behar badu, ez izan zalantzarik.

 

Xare-n, neurrira egindako garapen eta diseinu zerbitzu batekin laguntzen dizugu. Beti talde onenarekin eta 15 urtetik gorako esperientzia duten profesionalekin lan egiteko bermearekin. Web-diseinua, neurrira egindako edukiak, argazkigintza profesionala, marka-diseinua eta SEO estrategiak.

 

 

Lagunduko zaitugu?

 


 

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika onartzen dut Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa