Soluzio grafikoak eta inprenta


Proiektu grafikoak garatzen esperientzia zabala dugu, egitura-analisian, proposamenen diseinuan eta maketazioan, inprimaketan eta akabera-prozesutan.

Bezeroari soluzio osatua eta integrala emateko asmoz, diseinu eta inprentako hainbat enpresarekin urte asko daramatzagu lanean. Haien bitartez, aholkularitza ematen dugu eta mota guztietako proiektuak lantzen ditugu. Aldaketara egokitzeko ahalmenari esker, eboluzionatu beharra eragin diguten hainbat erronkei aurre egin ahal izan diegu, diseinurako eta inprimatzeko gure gaitasunak osatuz, hainbat motatako zerbitzu grafikoekin.

Aurrekontu bat behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Berehala erantzungo dizugu, prozesu osoan zehar aholkatuz eta zure zalantza guztiak argituz.

AURREINPRIMATZEA

  • Irudi korporatiboa (logotipoak, papergintza…)
  • Edizio grafikoa (liburuxkak, katalogoak…)
  • Argazkigintza eta argazki-moldaketa
  • Probak koloretan inprimatzea
  • Inprimaketa-aholkularitza

INPRIMAKETA OSTEA

  • Akabera-motak (plastifikatuak, trokelatuak…)

INPRIMAKETA

Inprimaketa digitala
Tirada txikiak koloretan inprimatzeko abantaila handia, fotolitorik eta xaflarik behar ez duelako, ordenagailutik zuzenean, inprimatutako kopia bakoitza pertsonalizatu ahal izateko gaitasunarekin batera.
Offset inprimaketa
Tirada ertain eta handitarako inprimaketa-sistema merkeagoa, goi-mailako kalitatearekin, euskarri eta gramaje askotan. Inprimaketa fotolito bidez edo zuzenean xafla bidez.