Programazioa neurrira


Zuri entzutea, zure enpresa ezagutzea, nolakoak zareten eta nola lan egiten duzuen jakitea gustatzen zaigu. Zu benetan ezagutuz bakarrik eskaini ahal izango dizugulako soluzio pertsonalizatu eta eraginkor bat.

Halakoak gara, guztiak berdinak baina guztiak diferenteak. Gaur egun, web orriak egiten laguntzeko tresna eta aplikazio estandar asko daude, baita zure lanean lagungarriak izan daitezkeen kudeaketa-tresna asko ere, baina oso gutxi edo bakar bat ere ez dira zure beharretara erabat egokitzen. Oso gutxik ezagutzen zaituzte benetan. Gurekin edozein motatako web-proiektuak, online dendak, intranet, estranet, etab. egin ahal izango dituzu.

Zure neurrira egindako web, aplikazio edo programa batekin, hainbat abantaila izango dituzu:

Bezero bakoitza proiektu berezia eta besteengandik diferentea da. Bezeroaren premiak aldatu egiten direnez, gurekin harremanetan jartzera eta zure kasua guri azaltzera gonbidatzen zaitugu. Guk soluzio komenigarriena eta merkeena aurkitzen lagunduko dizugu.Eta, jakina, web-orria eta landutako aplikazioa mantentzeko zerbitzua ematen dizugu. Zerbitzu horren barne sartuko dira produktuaren funtzionaltasuna gehiegi handitzea suposatuko ez duten aldaketa posible batzuk.