Web posizionamendua – SEO


Inbertsio txikiena eginez zure enpresak potentzial posible handiena lortzeko asmoz, Xarek emaitzak optimizatzera eta etengabe hobetzera zuzendutako hainbat zerbitzu proposatzen ditu.

Web-posizionamendua webgune baten inguruan hartzen diren hainbat erabaki eta ekintza dira, webgune horrek Interneteko bilatzaileetan duen posizioa hobetzeko asmoz.Web-orri baten bizitzan zehar gauzatu behar den etengabeko hobekuntza-prozesu bat da. Horrela, orri horretarako emaitza posible onenak lortu ahal izango ditugu.

Jada web-orri bat baduzu edo berri bat egiteko asmoa baduzu, Xeren zure webgunean beharrezkoak diren hobekuntzak gauzatzeko bide zuzenetik eraman ahal izango zaitugu. Horrela bakarrik egin ahal izango dituzu marketin-ekintza egokiak, bilatzaileen lehen postuetan agertu ahal izateko.Guretzako SEO produktu bat baino gehiago filosofia bat da, Internet ulertzeko modu bat. Emaitza hobeak izango dituen webgune bat edukitzen lagunduko dizun prozesu bat da.

Elkarrekin zure orria Webgune garrantzitsu batean bilaka dezakegu.

  • Aurkeztu guri zure proiektua eta aztertuko dugu, zertan asmatu duzun eta zer hobetu dezakezun azaltzeko.
  • Zure webgunerako hitz nagusi baloratuenak eta erakargarrienak aurkitzen lagunduko dizugu.
  • Konpetentzia analizatuko dugu, aurrea hartzen eta zure webgunearen posizioa hobetzen lagunduko dizun estrategia bat diseinatzeko.
  • Zure webgunerako aldaketak proposatuko dizkizugu. Aldaketa horiek webgunearen posizioa hobetzera bideratuta egongo dira, bere diseinuaren erakargarritasun bisuala kaltetu gabe.
  • Zure webgunearen bilakaera hurbiletik jarraituko dugu eta, zenbakien eta estatistiken bitartez, hartutako neurrien emaitzak ikusi ahal izango dituzu.

SEM Posizionamendua