Ez dugu itxura egiten: halakoak gara, informatika izugarri gustatzen zaigu. Zuri gauzak nola erraztu pentsatzea gustatzen zaigu. Zailtasunik gabe
2005ean lagun-talde bat bildu ginen eta benetan motibatzen gintuen, gustukoa genuen eta egunero lanera lehen eguneko indarrarekin edo handiagoarekin etortzea bultzatzen gintuen zerbaitetan lan egitea erabaki genuen. Asmo horretatik sortu zen XARE, enpresa gaztea baina teknologia berrietan oso esperimentatuta. Bertan, gure bezeroak Interneten eta informatikaren mundu berri honetara hurbiltzea lortu genuen.
Aholkularitza informatiko bat gara eta gure jarduera nagusia edozein motatako neurrira egindako web-orriak eta -aplikazioak diseinatzea eta programatzea da. Horretaz gain, gure bezeroen enpresentzako mantentze-lan informatiko osatuena eta hurbilena ematen dugu. Gure lehentasuna zu gustura sentitzea da, eta hori lortuko dugu oso tratu hurbila eta apala emanez. Horrela emaitza soil eta berritzaile bat eskainiko dizugu. Horiek dira gure filosofia eta gure baloreak, bide zuzenetik jarraitzen laguntzen digutenak, honaino ekarri gaituztenak eta horien bitartez lagundu nahi zaitugu.
Kooperatiba bat gara, lan egiteko modu horizontala duen lagun-talde bat, ekoizpenera bideratua, malgua eta eraginkorra.