Nola lan egiten dugu

Esaguzu zer egin nahi duzun eta guk lagunduko dizugu hurbileko harremana eta harreman zintzoa emanez.

1. Ez du axola nola jartzen zaren gurekin harremanetan. Lehen urratsa, beti, elkar ezagutzea da. Zurekin bilduko gara zure enpresan edo gure bulegoetan, zure egoera zein den, zer behar duzun eta zer egin nahiko zenukeen guk ezagutzeko. Guk gure zerbitzuak azalduko dizkizugu, gure azken lanak erakutsiko dizkizugu eta zure proiektua gauzatzeko soluzio bat gomendatuko dizugu.

2. Aurrekontua aurkeztu eta azaltzen dizugu, zer kontratatu duzun argi geratzeko.

3. Aurrekontua onartu ondoren, gure lana gauzatzeko behar dugun material guztia bildu behar dugu (logotipoa, testuak, argazkiak…). Behar den materialen bat ez baduzu, edukia sortzeko edo argazkigintza profesionaleko gure zerbitzua eskaintzen dizugu.

4. Zure konpetentzia aztertzen dugu, zure webgunerako zein hitz gako diren egokienak aztertzen dugu, eta webgunearen diseinua egin ahal izateko eduki guztiekin egitura bat sortzen dugu. Eduki osoa prestatu ondoren, zuri aurkeztuko dizugu zure oniritzia jasotzeko.

5. Webgunearen diseinu bat prestatzen dugu, atal garrantzitsuenak nola geratuko diren ikus dezazun. Zure iritzia emateko aurkezten dizugu. Ondoren, elkarrekin, behar diren aldaketak egingo ditugu. Erabat ados zaudenean, gure programatzaileek proiektua garatuko dute.

6.Proiektuaren zati bat garatuta dagoenean, zure lanpostutik aldez aurreko bertsio batean sartu ahal izango zara ordura arte eman ditugun urratsak ikus ditzazun. Komunikazioa etengabea izango denez edozein zalantza galdetu ahal izango duzu.

7. Lana amaitu ondoren, proiektua zurekin aztertuko dugu zure azken oniritzia jasotzeko.

8. Prozesu honetan zehar zalantza ugari izango dituzu. Ez kezkatu. Guk etengabe aholkatuko dizugu.

Zer behar duzu?

nire negozioa martxan jarri
kanpoko informatika-sail bat
nire negozioa egunean eduki
internet bidez saldu

Gure soluzioa da…

aholkularitza
hardwarea eta softwarea saltzea eta instalatzea
sistemak instalatzea eta konfiguratzea
sareak eta zerbitzariak
ekipamenduak konpontzea eta hedatzea
spyware birusak hautematea eta garbitzea
konektagarritasuneko arazoak konpontzea
sistema eragileak instalatzea eta konfiguratzea
aholkularitza-zerbitzua
web-orriak garatzea eta ostatatzea
neurrira egindako programazioa
gure teknologien inguruan etengabeko aholkularitza