Web orriak


Gure webgune eta atari korporatiboak gaur egungo gailu mugikorrekin % 100 bateragarriak dira; hortaz, mahai-gaineko edozein ordenagailu, ordenagailu eramangarri, tableta edo smartphonetan behar bezala ikusiko dira.

Lortu Kit Digitalen laguntza zure webgunea finantzatzeko

Xarek hor web-orri batekin egoteko aukera ematen dizu, orain duzuna eguneratuz edo 2.0 garaian murgilduz. 2.0 garai horretan webguneak mundu dinamiko bat dira, blog, foro, online denda, estranet, aplikazio mugikor eta abarren bidez guztion artean eraikitzen dugun mundu dinamikoa.Xaren badakigu zein garrantzitsua den enpresak aholkatzea, Interneten estrategia arrakastatsu bat edo irudi berri bat sortu behar denean. Badakigu ere enpresa batentzako ona izan daitekeenak ez duela zertan beste batentzako ere ona izan behar. Horregatik, zuk zer nahi duzun entzun ondoren, zer behar duzun iradokiko dizugu; beti hurbileko tratu eta etengabeko komunikazio soil baten bitartez.

Internet etengabe aldatzen ari den mundu bat da, baita bertan aurkitzen ditugun web-orriak ere. Horregatik, zure enpresarentzako online-identitate bat sortzeaz gain, eguneratua egoten jarraitzeko tresna soil bat ere emango dizugu.

Internetek zer egin dezake nire enpresaren alde?

  • Enpresaren lehiakortasuna handitzen du.
  • Une oro, edonondik, zure enpresaren berri ematen du.
  • Marketin-gastuak murrizten ditu eta/edo bere emaitzak handitzen ditu.
  • Zuretzako egunean 24 orduz eta astean 7 egunez lan egiten duen iragarki erraldoi bat bezala da.
  • Merkataritzako horizonteak zabaltzen ditu.
  • Zure bezeroekin eta hornitzaileekin komunikazioa sustatzen du.
  • Hornitzaile eta bezero berriak aurkitzeko aukera ematen du.
  • Zure bezeroentzako irudi aproposa sortzen du.

Gure lanak

Xare Sistemak enpresan adituak gara online dendak eta web-orriak diseinatzen eta programatzen.Internetek zer egin dezake nire enpresaren alde?