Web ostatatzea eta domeinuen erregistroa

Zure webgunea edo online aplikazioa ostatatzeko zerbitzari propioak ditugu, zure datuak modu seguruan eta eskura gordetzeko, bitartekaririk edo hirugarren pertsonarik gabe; zerbitzu osoa ematen dugu.

Gurea beste zerbitzuetatik nabarmentzen eta bereizten da hurbileko arreta pertsonala ematen dugulako. Arreta horri esker, edozein motatako gorabehera 24 ordu baino gutxiagotan konpontzen dugu, telefono bidez edo urrutiko kontrol bidez.

Gainera, gure bezeroen estranetetik edozein motatako gorabehera kontsultatu ahal izango duzu.

3 ostatatze-plan ditugu. Horien bitartez, zure enpresak edo negozioak dituen ia premia guztiei erantzuten diegu. Baina zerbait pertsonalizatuagoa behar baduzu, ez dago arazorik; izan ere, zure neurrira egindako zerbitzari bat presta dezakegu, behar duzun eta gomendatzen dizugun ezaugarriekin.

Zure webgunea gure hosting pertsonalizatuan ostatatzen dugu

Xare SSL

Behar baduzu, zure domeinuan SSL segurutasun-ziurtagiri bat instala dezakegu. Ziurtagiri horrek zerbitzariaren eta bezeroaren arteko komunikazioak zifratzen ditu.

SSL ziurtagiriaren bidez, erabiltzaileen nabigatzaileek zure web-orria ez seguru bezala markatzea saihesten da. Ziurtagiri horrek www duten edo ez duten (enpresa. com eta www. enpresa. com) url-entzako balio du. Euskarria ziurtatua % 100, SSL ziurtagiria merkatuko nabigatzaile guztiekin bateragarria da, bai PCrako nabigatzaileekin bai tableta eta mugikorretarako nabigatzaileekin. SHA-2 algoritmoaren bidez enkriptatzen dira zure webguneko konexioak 256 bit-eko zifratze bidez erabiltzaileen segurtasuna handitzeko.

SSL segurtasun-ziurtagiriak, urtean, beste 90 euroko kostua dauka.

Cookie-en politika

Gure cookie-ak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-ohiturak aztertu eta, hala, gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago lor dezakezu esteka honetan sakatuta.

Onartu