Zerbitzari informatikoak


Esperientzia zabala dugu enpresentzako barne-zerbitzarien instalazioan. Gure zerbitzariek ete-en eta enpresa handiagoen premia guztiak betetzen dituzte.

Aplikazioen zerbitzariak, artxiboen zerbitzariak, FTP zerbitzariak, web-zerbitzariak, domeinu-zerbitzariak; bezeroak eska dezakeen edozein premia gure helburu bihurtzen da eta, horretarako, bezero bakoitzari ondoen egokitzen zaizkion osagai onenak aukeratuko ditugu. Barne-zerbitzarien edozein motatako instalazioak egiten ditugu, bai Linux (Debian, Ubuntu Server,...) bai Windows (Windows Server 2008, 2012, 2016) sistema eragiletan. Eta bezeroak hala eskatzen badu, etengabeko mantentze-lana egin dezakegu.

Gure teknikariek galdeketa bat egingo dute. Horren bitartez, proposamen ekonomiko bat edo gehiago —inolako konpromisorik gabe— prestatzeko informazio guztia bilduko dute.