AEG webgune berria: Moda, teknologia eta komunikazioko goi mailako eskola
Egindako web lanak

Donostiako AEG ikastetxea

 

2005. urtea zen eta hantxe geunden Xareko kideak (oraindik ez genekien arren), AEG ikastetxean. Batzuk informatika-arloko beste enpresa batzuetan lanean ibilitakoak ginen, beste batzuk bertan ikasten ari ziren. Gu guztion helburua zen hobetzen jarraitzea, informatikako gaietan espezializatzen eta ikasten jarraitzea, eta gaur, 13 urte beranduago, esan dezakegu zerbitzu informatikoetako enpresa bat sortzeko proiektu hura ez zela utopia bat, eta elkar ezagutzeko eta Xare osatzen dugun enpresa eta familia honen barruan adiskidetasuna eta lana indartzeko balio izan zuela.

 

Urte hauetan zehar proiektu askotan hartu dugu parte, irakasle gisa jardun dugu eta proiektu ugari egin ditugu; baina azken hau, AEGren webgune berriarena, berezia da, aurretik aipatutako guztiagatik.

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa