Zure enpresaren errendimendua hobetu nahi duzu?
OrokorraInformatika
Enpresa eta profesionalentzako sistema informatikoetan adituak gara.

 

Enpresa eta profesionalentzako sistema informatikoetan adituak gara. Xaren zerbitzu azkarra, profesionala eta guztiz neurrizkoa eskaintzen dizugu, zure enpresako ekipamendu informatikoari ahalik eta etekinik handiena ateratzen laguntzeko. Lagunduko dizugu? Proba ezazu gure aholkularitza teknologiko pertsonalizatua.

 

ZIBERSEGURTASUNA
Zure enpresako datuak babesturik daude?

 

Zure sare lokalak erasorik ez jasotzea eta zure enpresaren daturik sentikorrenak babestea zure esku dago. Xare-n zibersegurtasuneko zerbitzu profesional batekin lagunduko dizugu.

 

  • Zure sare lokalaren segurtasuna aztertzen dugu eta zibersegurtasunari buruzko txostenak sortzen ditugu.
  • Etengabe monitorizatzen ditugu zerbitzu delikatu eta garrantzitsuenak.
  • 3-2-1 segurtasun-kopiak.
  • Puntu kritikoak zaintzeko softwarea.
  • Zibersegurtasunari buruzko prestakuntza.

 

EKIPO INFIRMATIKOAK ETA SOFTWAREA
Zure enpresa hornitzeko neurrira egindako plan bat dugu

 

Zure beharrak aztertuko ditugu eta ekipamendu informatikoa eta softwarea erosteko aholkua emango dizugu, behar duzunagatik bakarrik ordain dezazun.

 

  • Ordenagailuak, eramangarriak, tabletak eta inprimagailuak.
  • Ekipo informatikoak eta softwarea instalatzea eta konfiguratzea.
  • Mantenimendu informatikoa eta arazoak konpontzea.
 

 

CLOUD ETA ZERBITZARIAK  
Zure enpresa beti konektatuta eta babestuta

 

Enpresentzako zerbitzarien eta clouden soluzio mota guztietan espezialistak gara. Profesionalentzako neurrira egindako zerbitzu segurua, gure profesional lan-taldearen bermearekin.

 

  • Zure proiektuaren datuak modu seguruan zentralizatuko ditugu hodeian.
  • Zure datuen babeskopiak kudeatzen ditugu.
  • Posta elektronikoari lotutako zerbitzuak zentralizatzea (egutegia, atazak eta kontaktuak).
  • Zerbitzarien neurrira egindako migrazioak.
  • Makina birtualen hedapena.
  • Lokalean (on-premise) eta hodeian sebidoreak instalatzea.

 

TELELANA
Prest al dago zure enpresa telelana egiteko?

 

Kalitatezko ekipamendu bat edukitzea eta sare-ingurune eta urrutiko sarbide-puntu seguruak sortzea funtsezkoak dira telelana egin ahal izateko. Xare-n zure proiektuaren beharrak aztertzen ditugu, eta neurrira hornitzen dugu zure enpresa, modu eraginkor eta seguruan egin ahal izan dezazun.

 

  • Eramangarriak eta digitalizazio-tabletak, baliabideak erabiltzeko eta partekatzeko.
  • Bideo-deiak eta bilera birtualak egiteko web-kamarak.
  • Firewall edo suebakiak, zure sarea segurtatzeko.
  • Urruneko sarbiderako VPN gailuak.
  • WIFI sarbide-puntuak.

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa