Proiektu berria: Talleres Haizea
Egindako web lanak

 

Zure enpresaren online ospea zaintzeko, diseinuan abangoardiako webgune bat izan behar duzu, zure beharretara egokitua, zure nortasun korporatiboari leiala dena eta posizionamendu egokia lortzeko ezarritako SEO kanonetara egokitua. Premisa horrekin ekin diogu gaur aurkezten dizuegun web proiektuari.

 

 

Haizea web diseinu integraleko proiektua da, eta enpresak berak Interneten duen presentzia hobetzeko beharrezkoak diren alderdi guztiak gauzatu ditugu. Ikusizko diseinua, ezarritako erabilgarritasun-arauetara eta responsive diseinura egokitua, eta edukien tratamendu zaindua.

 

Ondo posizionatzea eta komunikatzea posible da

 

Xare-n, web-edukiak talde profesional batekin lantzen ditugu beti, eta talde hori egoera aztertzeaz, proiektu bakoitzaren eduki garrantzitsuak ondo egituratzen dituen web-arkitektura egiteaz eta web-testu optimizatuak idazteaz arduratzen da, behar bezala kokatzeko.

Haizea proiektuan modu pertsonalizatuan landu ditugu bezeroak behar zituen komunikazio-beharrak, eduki zainduak eta ondo antolatuak planteatzeko eta horrela web-nabigazioan emaitza intuitiboa lortu dugu. Guzti hori web eduki berrien SEO sakon aztertuz.

 

Neurrira egindako web diseinua

 

Xare-n gure bezeroen beharretara egokitutako web-diseinuan adituak gara; horregatik, web-diseinuko zerbitzu guztiz pertsonalizatua planteatzen dugu beti. Sinplea, intuitiboa eta markaren nortasun bisualari leiala.

 

Horrelakoa da Haizearen online presentzia hobetzeko planteatu dugun web-diseinua. Aire konprimituaren alorreko zerbitzu eta produktu sorta hain zabala duen enpresa izanik, Xare-n web diseinu antolatu eta argia planteatu dugu, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko.

 

Zure enpresaren online presentzia hobetu behar duzu?

 

Xare-n diziplina anitzeko talde bat jartzen dugu zure zerbitzura, neurrira egindako web diseinu eta garapenaz arduratzen dena. Edukiak eta hauen posizionamendua lantzen ditugu.

 

 

Lagunduko zaitugu?

 

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa