Ikastetxe eta hezkuntza zentroetarako sistema informatikoak
OrokorraInformatika

Xare-n 15 urte baino gehiago daramatzagu ikastetxe eta hezkuntza zentroetarako informatika sistema espezifikoen zerbitzua eskaintzen. Ikastetxeen beharrei buruzko daukagun esperientzia eta ezagutza ezinbestekoak dira kalitatezko zerbitzu teknikoa eskeintzeko, bai sistema informatikoen instalazioan eta bai mantentze-lanetan ere.

 

Ikastetxeen beharrak hain ondo ezagutzeak eskaintzen ditugun konponbide teknologikoetan oso eraginkorrak izateko aukera ematen digu. Xare-n badakigu zein garrantzitsua den sistema informatiko arin, azkar eta fidagarriak eskaintzea.

 

Edozein ikastetxeri laguntzen diogu neurrira egindako planekin, informatikako ekipamenduetan, sareetan eta ikasgela birtualetan azken teknologia ezartzeko aukera emanez. Horrela, hezkuntza zentroetako instalazioak hobetzea lortzen dugu; beraz, eskeintzen duten esperientzia hezitzailea.

 

 

 

IKASTETXEETARAKO INFORMATIKA PERTSONALIZATUA 

 

Xare-n edozein hezkuntza zentroren beharrak bermeekin betetzen dituen zerbitzu tekniko guztiz profesionala eskaintzen dugu. Gure aholkularitza informatiko pertsonalizatuarekin, kasu bakoitza aztertu eta ikastetxe bakoitzari zerbitzu tekniko onena eskaini ahal izateko neurrira egindako plana egiten dugu.

 

Sistema eragileen instalazioa eta konfigurazioa lantzen ditugu, mahaigaineko ordenagailuetan, ordenagailu eramangarrietan eta proiektore eta arbel digitaldun ikasgela digitaletan. Xare-n LAN / WIFI sareen instalazio eta mantetze lanetaz arduratzen gara, baita sare birtualak eta LANerako kanpoko sarbideetaz ere.

 

 

Ardura berezia hartzen dugu udan zentro bakoitzeko ekipamenduak optimizatu eta konfiguratzeko ikasturtea arazorik gabe hasi ahal izateko.

Sistema informatikoen instalakuntzaz gain, XAre-n hezkuntza zentroen mantenimenduari buruzko xehetasun guztiak zaintzen dituen zerbitzu teknikoa eskaintzen dugu. Astero zentruaren jarraipena egiten dugu, kontrol bisita batekin, ordenagailuak, sareak, zerbitzariak eta ikasgela birtualak beti ezin hobeto funtziona dezaten.

 

Xare-n irteera teknikoak egiten ditugu asteko edozein unetan zentruak sare edo ordenagailuekin dituen edozein arazo kritiko konpontzeko.

Horrela, hardware eta software arazoak konpontzeko, birusak eta software kaltegarriak garbitzeko edota datuen berreskuratzea egiteko zerbitzua eskeintzen diegu ikastetxeei. Gure bezeroen segurtasun kopiak kontrolatzen ditugu, edozein software edo gailutan. 

 

Zure ikastetxerako sistema informatikoen instalazioan eta mantentze lanetan profesionalak bilatzen badituzu, ez izan zalantzarik eta gure taldearekin harremanetan jarri. Xare-n konponbide informatiko pertsonalizatuekin laguntzen zaitugu.

 

 

 

ESKOLETARAKO PROGRAMAZIO ETA WEB DISEINU PERTSONALIZATUA

 

Online presentzia zaintzea oso garrantzitsua da edozein proiektutan eta are gehiago hezkuntza eta trebakuntza eskeintzen dituzten zentruentzat. Xare-n ikastetxe eta hezkuntza zentruetarako programazio eta web diseiunu zerbitzu berezia daukagu. Neurrira egindako garapenekin eta zentro bakoitzaren beharren azterketa pertsonalizatua eginda, gure diseinu, programazio eta komunikazio lan-taldea guztiaz arduratzen da ikastetxeetako webguneak berritzeko orduan. 15 urte baino gehiago daramatzagu hezkuntza sektorerako web orriak garatzen. Zure ikastetxearen webgunea berritu behar al duzu?

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa