Metagra Group-en web internazionalizazioko proiektua. 1. fasea
Egindako web lanak

Metagra Group web-orria

Pozten gara proiektu berria hau zuei aurkezteaz. Bi fasetan banatutako estrategia digital batekin hasiko da. Lehen fasean, Bergaran (Gipuzkoa) kokatua dagoen Metagra Group-en egoitza nagusiarentzako webgune erabat berria diseinatu dugu.  Helburu nagusia da Interneten enpresaren presentzia hobetzea, irudi moderno eta indartsu baten bidez. Horretarako, honako zerbitzu hauek jarri ditugu enpresaren esku: gure testuak idazteko, argazkigintza profesionaleko, programazioa neurrira egiteko eta web-diseinuko eta hosting-eko zerbitzuak eta itzulpen zerbitzuak.

 

Web berri honetarako testu guztiak berritu ditugu, bezeroaren laguntzarekin eta parte-hartzearekin; eta argazki-erreportajea egin dugu. Horren bitartez, kalitatezko eduki berriak lortu nahi izan ditugu, ondoren, diseinu indartsu, berritzaile, fresko eta erakargarria egin ahal izateko.

 

Lengoaia optimizatu bat erabili dugu bilatzaileetan —Google, adibidez— SEO posizionamendu hobea lortzeko, eta itzulpenak tokiko itzultzaile profesionalek egin dituzte, Europarako zein Hego Amerikarako erabilitako gaztelania eta ingelesa ondo bereiziz. Hori garrantzitsua da, webgunea internazionalizatzeko proiektu honen bigarren fasean Mexiko ingururako beste webgune bat prestatzeko asmoa dagoelako.

 

Proiektu horretan, webgune bat egingo dugu, merkatu horretarako hauteman ditugun premiei erantzuteko asmoz. Hala ere, bigarren fase honi buruz aurrerago hitz egin ahal izango dugu, fasea amaitzen dugunean...; bien bitartean, erakutsiko dizuegun lan berri hau zuen gustukoa izatea espero dut.

 

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa