Mikroenpresa eta langile autonomoentzako laguntza
Diru-laguntzak

Trantsizio digitalerako inbertsioak

Euskal Autonomia Erkidegoan, Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintza eta mikroenpresak programa finantzatzeko laguntzak

 

Lanbidek Euskal Autonomia Erkidegoan, "Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintza eta mikroenpresak" programa jarri du martxan Euskadiko mikroenpresentzat. Langile autonomoa bazara edo mikroenpresa bateko kide bazara, laguntza hau interesgarria izan daiteke. 5.000 €arte proiektuko, trantsizio digitalerako inbertsioak finantzatzeko.

 

Zer dago zure enpresaren trantsizio digitalerako laguntza honen barne?

  1. Informatika-tresneria, informatika-aplikazioak eta softwarea.
  2. Hari gabeko konektibitatea hedatzeko edo hobetzeko inbertsioak.
  3. Enpresa digitalizatzeko soluzio teknologikoak ezartzea.

 

Laguntza jasotzeko baldintzak

  1. Inbertsioak 2021eko urtarrilaren 1etik diru-laguntza aurkezten den egunera bitartean egin eta ordaindu behar dira.
  2. Inbertsioen gutxieneko zenbatekoak 600 eurokoa edo gehiagokoa izan behar du, BEZik gabe.
  3. Hirugarren ezinbesteko baldintza: enpresak enpleguari eutsi beharko dio emakidaren aldeko ebazpena jakinarazi eta hurrengo 6 hilabeteetan.

 

Baldintzak betetzen badituzu eta laguntza hori jasotzeko aukera izatea interesatzen bazaizu, jar zaitez harremanetan gure taldearekin eta zure enpresaren edo proiektuaren trantsizio digitalerako neurriko plan batekin lagunduko dizugu.

 

Harremana

 

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa