Kit Digitala: Ondare Komunitatei eta Sozietate Zibilei laguntzaren luzaketa
Diru-laguntzak

Kit Digitala Ondare Komunitateri, merkataritza-edo lanbide-helburua duten Sozietate Zibilei eta jabetza partekatuko nekazaritza-ustiategiei luzatu egiten da! Enpresen proiektuen digitalizazioa sustatzera bideratutako dirulaguntza-lerro bat da, edozein izanik ere sektorea edo sozietate-mota

 

Zenbateko dirulaguntza lor dezaket laguntza honen bidez nire enpresarentzat?

Komunitate bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 12.000 eurokoa da, sozietateko tamainaren arabera. Laguntza emateko hiru talde bereizten dira:

 

  1. 10 – 50 langile dituztenak: gehienez 12.000 €-ko bonu digitala.
  2. 3 – 9 langile dituztenak: gehienez 6.000 €-ko bonu digitala.
  3. 0 – 2 langile dituztenak: gehienez 2.000 €-ko bonu digitala.

 

Zure enpresarako Kit Digitala tramitatzen laguntzea nahi duzu?

Xarerekin lan egiteko bonu digitala eskatzea oso erraza da, esteka honetan sartuta, aukeratu gure izen soziala Dator Computing S.Coop. eta jarraitu zure bonua eskatzeko behar diren urratsak.

 

 

 

Dirulaguntza-honek 2024 eko bukaera harte eskatu daiteke. Zertifikazio digitala beharrezkoa da eta 100.000.000 € eko laguntza lerroa onartu egin da.

Era berean, digitalizazioa bultzatzeko laguntza-lerro hau eskuratzen duten gizarteek jakinarazten denetik 6 hilabeteko epean mantendu beharko dute enplegua.

 

 

Zer inbertsio eta gastu estaltzen ditu Kit Digitalak?

Digitalizaziorako laguntza-lerro honek zure proiektuarentzako edo komunitatearen soluzio-sorta zabala estaltzen du.

 

  • Zure enpresarentzat edo proiektuarentzat zerbitzu informatikoak, aplikazio informatikoak eta softwarea kontratatzea.
    Zibersegurtasun soluzioak; sarearen monitorizazioa, barneko auditoria, mehatxuak hautematea edo urruneko backup soluzioak edo Software as a Service, besteak beste.
    Zure proiektuaren hari gabeko konektibitatea hobetzeko inbertsioak.
    Soluzio teknologikoak ezartzea zure enpresaren digitalizazioan aurrera egiteko, hala nola: hodeiko biltegiratzea, kobrantza eta ordainketa segurua edo fakturazio elektronikorako soluzioak (TicketBAI – TBAIrako softwarea barne), besteak beste.
    Webguneak eta online dendak / ecommerce soluzioak sortzea eta garatzea.

Xarek neurri-neurriko planekin lagunduko dizu zure proiektuaren edo komunitatearen digitalizazioa bultzatzeko. Jar zaitez gure lantaldearekin harremanetan, eta Kit Digitala programako dirulaguntza-planean jasotako soluzio digitalekin lagunduko dizugu.

 

Web, ecommerce eta sare sozialekin lotutako soluzioak

Jakin nahi al duzu zure enpresak edo proiektuak betetzen dituen Kit Digitala programako laguntzak eskuratzeko baldintzak? Kontsultatu hemen web, ecommerce eta sare sozialekin zerikusia duten soluzioen bidez zure proiektua bultzatzeko dirulaguntza eskuratu dezakezun. Hobetu zure enpresaren Interneteko presentzia!

 

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa