Proiektu berria Montairentzat
Egindako web lanak

 

Oraingo hontan, Montai-rentzat egin dugun web proiektua aurkezten dizuegu. Web diseinu eta programazioaz gain, Xare-n posizionamendu eta eduki estrategia bat landu dugu bere helburuen eta xede-publikoaren neurrira.

 

Ekitaldien produkzioan eta muntaian 25 urte baino gehiago daramatzan enpresa definitzen duten hiru kontzeptuak kalitatea, esperientzia eta zerbitzu profesionala dira. Webgune berrian horri guztiari balioa eman diogu.

 

 

Montai markaren identitateari jarraituz, ekitaldiak muntatzeko, ekoizteko eta diseinatzeko enpresa honen webgune berriaren diseinuan oreka grafikoa bilatzen saiatu gara Xare enpresatik. Bezeroei eskaintzen dizkieten ekoizpen-zerbitzuak argi eta garbi islatzea bilatu dugu, edukia alde batera utzi gabe, funtsezkoa baita webgunea behar bezala garatzeko.

 

Montai-ren online presentzia hobetzeko egindako lanak gure lan-taldearen koordinazioa behar izan du, bai web-posizionamenduari dagokionez, bai edukiei dagokienez. Enpresaren eta bere zerbitzuen izaera xede-publikoari hurbiltzeko, web-egitura argia, ordenatua eta intuitiboa planteatu behar izan da.

 

Markari leiala den estilo zuzen eta fresko batekin, kalitatezko eduki propioak idaztea planteatu dugu, Montairen izaerari balioa emateko bere webgune berriaren diseinuan.

 

Xare-n neurrira egindako web-garapen eta diseinuan adituak gara, eta alderdi teknikoa, posizionamendua eta edukiak lantzen ditugu. Lan-talde profesional oso batek, diseinatzaile, programatzaile, argazkilari eta komunikazioan eta posizionamenduan adituak direnek, zerbitzurik onena eskaintzen dugu. Zure proiektuaren webgunea berritu behar duzu?

 

 

LAGUNDUKO ZAITUGU?

 

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa