Irudi korporatiboa eta webgune berria Zurelogikentzat
Egindako web lanak

 

Irudi korporatiboa eta Interneteko presentzia edozein enpresak zaindu beharreko bi faktore garrantzitsu dira, edozein sektoretan daudela ere. Zurelogiken kasua, zalantzarik gabe, horren adibide argia da. Garraioan eta logistikan hiru hamarkada baino gehiagoko esperientzia izanik, Zurelogiken beren nortasun korporatiboa guztiz berritzea erabaki zuten baita beren beharretara egokitutako webgune berri baten bidez online presentzia hobetzea ere.

 

Xare-n lan-talde moldakor eta kualifikatua daukagu horrelako erronkei aurre egiteko, kalitatezko emaitzak lortzeko eta bezero bakoitzera egokitzeko beti koordinatuta lan egiten duena. Proiektuaren egoera aztertu eta helburuak ezarri ondoren, marka eta Interneten duen presentzia definitzeko estrategia bat diseinatu genuen.

 

 

Nortasun korporatiboaren berritzea

 

Bere sektorean hiru hamarkada baino gehiago lanean ematearen esperientzia da baliorik onena marka batentzat. Azken 30 urteetan, ezagutza eta garaira egokitzeko gaitasuna funtsezko puntuak izan dira Zurelogiken nortasunera egokitutako markaren birdiseinua proposatzeko.

 

Xare-n argi geneukan Zurelogik-en irudi berriak marka kontzeptu modernoetara hurbildu behar zuela, hiru hamarkadatan eboluzionatzen eta berritzen jakin duen enpresa baten izaerara, betiere bezeroei zerbitzurik onena eskaintzeko. Ekintza-plan bat planteatu genuen, identitate korporatibo berriaren aplikazioa online nahiz offline ikuspegitik aztertzen zuena; papergintza eta euskarri korporatiboak.

 

Online presentziaren hobetzea

 

Zurelogiken nortasun korporatibo berria Interneten islatzeak bere web orrian du adierazgarririk handiena. Xare-tik, neurrira egindako web estrategia eta garapena planteatu genuen. Horretarako enpresaren izaera eta eskaintzen dituen logistika- eta garraio-zerbitzuak erabiltzaileari hurbiltzen dizkioten baliabide grafikoak, koloreak eta argazkiak balioetsi genituen.

 

Gure diseinu, posizionamendu eta komunikazio-taldeek eskuz esku lan egin dute edukien estrategia sortzeko, webgune berriaren posizionamendua indartzeko eta erabiltzaileari eskaintzen dion informazioa orekatzeko. Era berean, egitura sinple eta intuitibo berri bat sortu dugu Zurelogiken nortasun korporatibo berriari leial zaiona.

 

Neurrira egindako web-diseinu eta garapenean adituak gara, eta diziplina anitzeko talde batekin lan egiten dugu, ekintza-planak abian jartzeko aukera ematen diguna.

 

Zure enpresaren nortasun korporatiboa berritu eta online presentzia hobetu nahi baduzu, Xare-n lagun zaitzakegu. Neurrira egindako web diseinu eta programazioan adituak gara, eta profesional lan-talderik onena zure zerbitzura jartzen dugu. Disenatzaileak, programatzaileak eta komunikazio eta posizionamenduan adituak, berme-zerbitzu osoa eskaintzeko.

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa