Webgunearen garapenaren prozesua
Informatika

Xarerekin webgune bat egitea, 20 urte webguneak egiten daramatzan talde batekin lan egitea da. Gure lan prozesuan, zure parte-hartzea derrigorrezkoa da, webguneak zuk bilatzen duzun irudia islatu dezan.

Gure lan prozesua atal desberdinetan zatitzen da:

Gure online eskaintza

Zure enpresaren irudi digitala sortzerako orduan behar dituzun zerbitzu guztiak ditugu:

  • Irudi korporatiboa.
  • Webgune edo salmenta online baten garapena.
  • Edukien sormena:
    • Argazkilaritza profesionala.
    • Testuen sormena.
    • Bideo zerbitzu profesionala.
  • Diseinu zerbitzua.
  • Neurrirako programazioa.
  • Marketineko zerbitzuak:
    • Sare sozialen kudeaketa.
    • Marketin planak.
    • Online marketin kanpainak.

Gure lehendabiziko lana, elkar ezagutu eta zure beharrak entzutean datza.
Bildu ondoren, gure zerbitzuen proposamena egiten dugu. Baino kasu honetan webguneko sorreran sakonduko dugu.

 

Harremanetan jarri

Harremanetan jar zaitez

 

Planifikazioa

Teknikariekin bilduko zara zure enpresako irudia eta nahi duzun mezua zein den atera dezaten. Momentu honetan webgunean behar diren edukiak lortzeko garaia da: irudiak, bideoak…
Planifikazio honek edukiak eta webgunearen estruktura gidatuko du. Estruktura hau funtsezkoa da diseinua eta garapena ongi egin daitezen.
Eduki guzti hauek zuk irakurri eta balioztatuko dituzu, eduki hauek zure webgunera egokituta egon daitezen ziurtatzeko.

Diseinua

Zure enpresaren irudiarekin, zure webguneko diseinua sortzen dugu.
Diseinu honetan oinarritua garatuko dugu zure webgunea, horregatik edukiekin bezala, diseinuak ikusi eta balioztatu beharko dituzu, zuk nahi duzun irudia islatu dezan.

Garapena

Gure programatzaileek webgunea garatzen duten momentua.
Prozesu honetan, ez da zure laguntzarik behar, baino nola doan ikusteko aukera izango duzu bera argitaratu baino lehen.
Maketazioa bukatzerakoan, webgune osoa berrikusi beharko duzu, guk bezala. Estekak guztiak ondo funtzionatzen duten, nabigatzaile ezberdinetan ondo ikus dadin…

 

Argitarapena

Proiektua bukatuta dagoenean, posizionamendu lanak eta itzulpenak egiten dira eta bion partetik azken gainbegirada bat eman ondoren, argitaratu egiten dugu.

Mantentze lana

Webguneak mantentzeko zerbitzu desberdinak ditugu eta zure proiektua argitaratzen den momentuan, martxan jarriko dugu.

 

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa