Xarentzat erronka berri bat: Business Security Tool
Egindako web lanak

 

Gure taldea industrian lan egiten duten sektoreentzako webguneko sorkuntzan espezializatua dago. Baina erronka berri eta eskaera ezberdinek ez digute atzera botatzen, profil ezberdin hauen sektoreak eta beraien beharrak aztertzera irekita gaude. Gaur mota honetako Xarek hartu duen erronka bat aurkezten dizuegu, Business Segurity Tool-en webgunea, zibersegurtasunaren sektoreko produktu bat, enpresa haundien sareren segurtasunaren bideratutako aplikazio bat.
Kasu honetako lehenengo berezitasuna produktu bakar batean zentratzen den webgune bat izango dela da, enpresa osoari buruz hitz egin beharrez, eta hori ongi irudikatzeko bezeroarekin biltzea beharrezkoa zen, produktuaren berezitasunak, zer den interesgarria bezeroentzako eta beste enpresetatik ezberditzen duen balio itsatsiak aztertzeko.

 

Tratu hurbila eta neurrira egina


Lehen esandako guztia egiteko, Xareko kide batek harremanetan jartzen da bezeroarekin. Egoera guztia aztertu egiten da bezeroaren informazioa erabiliz eta beren beharren arabera planifikazio bat egiten da.

 

Xede-audientziara bideratutako mezu zehatz bat


Produktua hain zehatza izanda, erabiltzaileen baimenak kudeatu eta denbora errealean egiten duen auditoretza ahalbidetzen duen programa bat, bere xede-audientziara iritsi behar da edo webguneak ez luke bere helburua behar bezala beteko. Bezeroaren eta idazle profesionalen laguntzarekin webgunearen edukiak idazten da, webgunearen edukiak mezu egokia emateko eta Interneten bilatzeko momentuan webguneak errez aurki dadin.
Idatzitako edukiak egin ondoren, gure diseinatzaileak webgunearen diseinua maketatu egiten dute, enpresaren baloreak, edo kasu honetan produktuaren, irudikatzen duen webgune bat. Bezeroarekin berriz ikusi eta berak onartu ondoren, programatzaileek webgunea bukatu egiten dute.


Zure enpresa oso zehatza da eta ezaugarri berezi horiek zure webguneak irudikatuta ikusi nahi duzu? Gurekin harremanetan jar zaitez, nahiz eta zure beharrak oso zehatzak izan, Xarek proposamenak baditu eta bion arteko esperientziarekin, zure sektore eta enpresaren behar zehatzeri moldatzen den webgune diseinu bat egin dezakegu.

 

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa