Proyectu osoa: Plastilux
Egindako web lanak
Proyectu osoa: Plastilux

 

Industriarako neurrira egindako web-diseinuko beste proiektu bat aurkezten dizuegu. Kasu honetan, euskal industrian historia duen Plastilux enpresaren irudia eta online presentzia hobetzeko proiektu integralaren emaitza erakusten dizuegu.

 

1956tik Plastikozko piezen mekanizazioan adituak, Plastilux euskal industria-ehunaren historiaren parte den enpresa horietako bat da. Sektorean erreferente gisa 60 urte baino gehiago eramanda, beren ibilbide profesionalaren araberako online islada behar zuten. Xare-n posizionamendu-estrategia bat diseinatu genuen, baita enpresarentzat neurrira egindako web-diseinua eta -garapena ere.

 

 

Proiektu integrala, alderdi grafikotik hasita: argazkiak eta bideo korporatibo profesionala, edukien estrategia zaindua eta neurrira egindako web-diseinua landu ditugu. Xaren emaitzarik onenak lortzeko proiektuei modu integralean aurre egitearen garrantzia azpimarratzen dugu.

 

MARKA-IRUDIA ZAINTZEA

 

Ez da lan erraza industria-enpresa eta -proiektuen esentzia atzematen jakitea, gero haien web-orrietan horiek islatzeko. Horregatik, Xare-n diseinatzaile eta argazkilari profesional talde bat dugu, izaera industrialeko enpresetan esperientzia handia dutenak, eta diseinatzen dugun web orri bakoitzari forma ematen laguntzen digute.

 

Bere jarduera eta markaren funtsa argazki, bideo korporatibo eta web maketazioaren bidez erakusten ditugu. Laburbilduz, enpresaren izaera eta zerbitzuak balioesten dituen neurrira egindako jantzia da.

 

WEB EDUKIEN GARRANTZIA

 

Zalantzarik gabe, enpresentzako web-diseinuko edozein proiekturen funtsezko beste pieza bat da. SEO posizionamenduan adituak eta gure erredaktore-taldeak elkarrekin lan egiten dute proiektu bakoitzean estrategiarik onena marrazteko. Zerbitzuak, enpresaren izaera, proiektuak eta arrakasta kasuak ondo jakinarazteaz gain, Xare-n web orri bakoitzean argitaratzen ditugun edukiak xehetasunez zaintzen ditugu posizionamenduaren ikuspegitik.

 

Enpresentzat eta profesionalentzat diseinatzen ditugun web orri guztiak tresna baliagarriak izatea da gure helburu, proiektu horien online presentzia bultzatzeko.

 

Zure enpresak edo negozioak online presentzia hobetu behar badu, jar zaitez harremanetan gure taldearekin. Xare-n neurrira egindako web-diseinuan eta programazioan adituak gara, eta zure zerbitzura jartzen dugu profesional-talderik onena. Diseinatzaileak, argazkilariak, eduki-sortzaileak eta web posizionamenduan adituak, zerbitzu osoa eta berme-zerbitzua eskaintzeko.

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa