Arrola: enpresa baten irudi berritu bat
Egindako web lanak

 

Gaur aurkezten dugun proiektua Arrola da, labe industrialak ingeniaritzako enpresa bat, berrogeita hamar urte baino gehiagoko esperientziarekin sektore honetan. Bere zerbitzuak edozein sektoreko labe industrialentzako diseinua, fabrikazio, mantentze-lana, berritze eta konponketak egiten dituzte.

Gurekin harremanetan jarri ziren bere webgunea berritzeko, bere bezeroei Interneten bidez eraginkortasun handiago batekin iristeko eta enpresaren itsura bere balioekin bat gehiago egin dezan helburuarekin.

 

Neurrira egindako diseinua, produktu aproposa egiteko gakoa

Bezeroa gurekin harremanetan jartzen den momentuan elkarrizketa bat egiteko gonbidatzen diegu. Bezeroa ezagutzea, bere ibilbidea eta esperientzia beharrezkoa da webgunearen plangintza aproposa izateko eta eskara ongi betetzeko.

Behin bilera eginda, webgunearen egiteko prozesuaren zereginekin hasten gera, alde batetik, edukien sormena egin behar da, eduki hauek SEO pozionamentuarekin laguntzeko balio du, hau da, enpresaren aktibitatearen inguruko bilaketa bat egiten den garaian enpresa errazago atera dadin.  Horretarako idazle talde bat eta gure marketin taldeak elkar lan egiten dute. Testuak idazten dira, bezeroak berriz ikusten dira, bezeroaren sektoreko esperientzia eta iritzia kontuan izanda behar diren gauzak zuzendu egiten dira eta azkenik diseinu taldera bidaltzen da.

Diseinu eta programatzaileek lortutako edukiekin webaren diseinua egiten dute, eta bezeroaren bigarren berrikusketaren ondoren, webgunearen muntaketa egiten da, produktu finala eginez.

 

Zerbitzu osagarriak eskura

Bezeroak webguneaz aparte bestelako zerbitzu bat nahi izango balu, alderdi zehatz baten promozioa edo pertsona gehiagori iristeko marketin digitaleko kanpaina bat eskaini dezakegu. Eta edozein akats teknikorik izango baluke, Xarek bere teknikari zerbitzu propioa eskaintze du.

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa