Balio erantsia: tratu hurbila munduko erakustoki handienetik zehar
Egindako web lanak

 

Gure ohiko egunean zehar pertsona edo lokal baten tratu hurbila garrantzia hartzen duen hainbat egoera ikusi ditzakegu.

Kafea gustuko duen norbaitentzat, kafetegi bat ez da prezioarengatik erabakitzen, baristaren tratua, kafearen kalitatea edo lokala atsegina izatea garrantzi haundiagoa daukate leku bat erabakitzeko garaian. Berriz etortzen diren bezeroak lokalaren esperientzia eta tratu ona aintzat hartzen dute. Era berean, kanpotik kafetegi baten bila dauden pertsonek barruko giroa erakusleihoaren bidez erabaki egiten dute.

Enpresa bat Interneten, mundu osoan eskuragarri dagoen erakustoki hura, hiri batean urte batzuk irekita pasa den kafetegi baten antzera portatzen da. Ageriko aldea, gure adibideko lokala, gure webgunearekin islatuta dago, eta bertako bezeroak ordea, nahiz eta zuzenki bere esperientzia begi bistan ez egon, iruzkinak jarri ditzake zure enpresaren zerbitzuari buruz iritziak emanez.
Esperientzia eta profesionaltasuna adierazten duen webgunea pertsona gehiago erakartzeko gaitasuna izango du. Bukaera profesionalak dituzten ehunka adibide aurkitu ditzakegu, diseinu berriak, diseinu tinkoak eta diseinu soilak, alderdi pertsonalik gabe. Baino alderdi pertsonalik gabe,  hau da diseinatzaile eta enpresaren arteko lankidetzarekin bakarrik sor daiteken lanaren emaitza, enpresak ez du ezberdintzen duen balorea izango bilaketa bat egiten den momentuan agertu daiteken ehundaka webdunengandik ezberdintzeko. 

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa