PULIMENTOS ERO - Historia duen enpresa batentzat webgune berria
Egindako web lanak

 

Pulimentos ero euskal industria-sarean tradizio eta ospe handiko enpresa da. 50 urte baino gehiago daramatza metala leuntzeko espezialista gisa, eta Xarek bere webgune berriaren diseinuan islatu nahi izan du.

 

Gure web garapen eta diseinuko lan-taldeak Euskadiko industrian mende erdia baino gehiago daraman enpresa honen esperientzia eta lan ona modu bisual, intuitibo eta modernoan islatzea lortu du. Lan teknikoagoarekin batera, Xare-n beti zaintzen dugu egiten ditugun web proiektuen edukia. Horrela, gure eduki-taldeak xehetasunez landu du webgune berrirako testu bakoitza, eta horiek guztiak optimizatu ditu, bai posizionamendua bai Pulimentos EROren nortasuna bera hobetzeko.

 

Ondorioz, neurrira egindako web-diseinua, abangoardista eta bezeroaren beharrei erantzuten diena lortu dugu. Zure beharretara egokitutako webgune batekin online ospea zaintzea funtsezkoa da edozein proiekturentzat.

 

Xare-n, neurrira egindako web-diseinuan adituak gara. Zure enpresak web-orria berritu eta Interneteko kokapena hobetu behar badu, jarri gurekin harremanetan eta lagundu egingo dizugu.

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa