CPK MARKAREN BERRIKUNTZA ETA WEB BERRIA
Egindako web lanak

CPK-ren proiektua bere marka eraberritzera zuzenduta zegoen. Beren identitate korporatiboaren birmoldaketa egin zen, eta webgunea beren beharretara egokituta berritu zen.

 

Lehendabizi identitate korporatiboaren berritzea jorratzen dugu, beti markaren nortasun eta izaerara egokituz. Gure diseinu taldeak CPK-ren irudi berria lehen planoan jartzeaz arduratu zen. Marka moderno berria, baina Euskadiko galdaragintzaren industrian tradizioa duen enpresa baten izaera mantentzen duena.

 

Bere nortasun korporatiboa erabat berritu ondoren, atal grafikoaren xehetasun guztiak landu genituen. Horrek bere webgune berriaren garapenari aurre egiteko aukera eman zigun. Gure argazkilaritza eta bideo taldearekin lan egin genuen CPK-ren instalazioetan, bere sektorean bi hamarkada baino gehiagoko esperientzia duen enpresa baten izaera fotogrametan harrapatzeko.

 

 

Renovación de página web y marca de Calderería Pako a CPK

 

 

Eduki grafikoak zaintzea ezinbestekoa da webgunearen diseinu eta garapen fasean parte guztiak ezin hobeto moldatu daitezen. Alde bisualaz gain, gure lan-taldeak webgune berriaren eduki guztien SEO posizionamendua landu zuen. Xehetasun guztiak zaintzen ditugu webgunearen testuen idazketan, CPKren izaera erabiltzaileari hurbiltzeko.

 

Emaitza webgune erakargarri bat da, argazki erreportaje zaindu batekin eta bideo korporatiboa aurkezpen moduan duena. Emaitza onena lortzeko funtsezkoa izan da diseinua eta edukien arteko oreka: webgune "responsive"-a, argia eta intuitiboa.

 

Renovación de marca e imagen corporativa, rediseño web de CPK

 

 

Zure proiektu edo enpresaren webguneak birmoldaketa bat behar badu, ez izan zalantzarik. Xare-n zure marka eta zure online presentzia hobetzeko xehetasun guztiak zaintzen dituzten profesional taldea daukagu. Laguntza behar duzu?

 

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa