Kit Digitala: Digitalizaziorako laguntzak ETEei eta autonomoei zuzenduta
Diru-laguntzak

Kit Digital: Ayudas a la digitalización para pymes y autónomos

 

 

Ezagutzen al duzu trantsizio digitalerako laguntza-programa berria? 50 langiletik behera dituzten ETEen eta langile autonomoen proiektuen digitalizazioa sustatzera bideratutako dirulaguntza-lerro bat da, edozein izanik ere sektorea edo negozio-mota.

 

Zenbateko dirulaguntza lor dezaket laguntza honen bidez nire enpresarentzat?

ETE edo langile autonomo bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 12.000 eurokoa da, enpresaren tamainaren arabera. Laguntza emateko hiru talde bereizten dira:

 

 
  1. ETEak, 10 – 50 langile dituztenak: gehienez 12.000 €-ko bonu digitala.
  2. ETEak, 3 – 10 langile dituztenak: gehienez 6.000 €-ko bonu digitala.
  3. ETEak eta autonomoak, 1 – 3 langile dituztenak: gehienez 2.000 €-ko bonu digitala.

 

Zure enpresarako Kit Digitala tramitatzen laguntzea nahi duzu?

Xarerekin lan egiteko bonu digitala eskatzea oso erraza da, esteka honetan sartuta, aukeratu gure izen soziala Dator Computing S.Coop. eta jarraitu zure bonua eskatzeko behar diren urratsak.

 

 

 

 

Dirulaguntza-plan honek ETEek eta autonomoek 2021eko urtarrilaren 1etik dirulaguntza eskatzeko eskabidea aurkezten dutenera bitartean egiten dituzten inbertsio guztiak estaliko ditu. Kasu guztietan gutxieneko zenbatekoa 600 eurokoa edo hortik gorakoa izan behar da, BEZ sartu gabe.

 

Era berean, digitalizazioa bultzatzeko laguntza-lerro hau eskuratzen duten enpresek edo langile autonomoek laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik 6 hilabeteko epean mantendu beharko dute enplegua.

 

 

Kit Digital: Ayudas a la digitalización para pymes y autónomos

 

 

Zer inbertsio eta gastu estaltzen ditu Kit Digitalak?

Digitalizaziorako laguntza-lerro honek zure proiektuarentzako edo enpresarentzako soluzio-sorta zabala estaltzen du.

 

  • Zure enpresarentzat edo proiektuarentzat zerbitzu informatikoak, aplikazio informatikoak eta softwarea kontratatzea.
  • Zibersegurtasun soluzioak; sarearen monitorizazioa, barneko auditoria, mehatxuak hautematea edo urruneko backup soluzioak edo Software as a Service, besteak beste.
  • Zure proiektuaren hari gabeko konektibitatea hobetzeko inbertsioak.
  • Soluzio teknologikoak ezartzea zure enpresaren digitalizazioan aurrera egiteko, hala nola: hodeiko biltegiratzea, kobrantza eta ordainketa segurua edo fakturazio elektronikorako soluzioak (TicketBAI – TBAIrako softwarea barne), besteak beste.
  • Webguneak eta online dendak / ecommerce soluzioak sortzea eta garatzea.

 

Xarek neurri-neurriko planekin lagunduko dizu zure proiektuaren edo enpresaren digitalizazioa bultzatzeko. Jar zaitez gure lantaldearekin harremanetan, eta Kit Digitala programako dirulaguntza-planean jasotako soluzio digitalekin lagunduko dizugu.

 

Web, ecommerce eta sare sozialekin lotutako soluzioak

Jakin nahi al duzu zure enpresak edo proiektuak betetzen dituen Kit Digitala programako laguntzak eskuratzeko baldintzak? Kontsultatu hemen web, ecommerce eta sare sozialekin zerikusia duten soluzioen bidez zure proiektua bultzatzeko dirulaguntza eskuratu dezakezun. Hobetu zure enpresaren Interneteko presentzia!

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa