Marqués Asesoresen web orri berria
Egindako web lanak

 

Oraingo hontan, neurrira egindako web-diseinuko proiektu bat aurkezten dizuegu, Donostian hiru hamarkada baino gehiagoko esperientzia duen aholkularitza batentzat. Markes Asesoresek bere online presentzia berritu nahi zuen webgune berri batekin, diseinuan abangoardian eta markaren beharretara egokituta.

 

Edozein enpresa edo proiekturen online presentziak bere web orria du oinarri eta adierazle nagusi. Ezinbestekoa da web diseinua, “responsive” izaera edo edukiak zaintzea marka-irudi ona lortzeko.

 

 

Gure bezeroei web-diseinuko zerbitzu integrala eskaintzearen aldeko apustua egiten dugu beti Xare-n. Hasteko, proiektuaren edo enpresaren beharren azterketa xehatua egingo dugu. Lehenengo fase honetan, egin beharreko lana gure talde bakoitzarekin banatzen dugu. Web-arkitektura eta posizionamendu-estrategia, edukien sorkuntza, argazki-bideo lana, web-diseinua eta maketazioa lantzeko.

 

WEB EDUKIAK ZAINTZEA POSIZIONAMENDUA OPTIMIZATZEKO

 

Web edukiek edozein webguneren posizionamendu organikoan jokatzen duten papera sakonki ezagutzen dugu. Hori dela eta, Xare-n SEO analisian eta edukien web-idazketan aditua den talde bat zure proiektuaren esku jartzen dugu.

 

Horrela, proiektuaren beharretara egokitutako web-egitura bermatzen dugu, aldi berean, idazketatik optimizatutako eduki batzuk antolatzea erraztuko diguna, Googlen web-posizionamendua optimizatzeko.

 

NEURRIRA EGINDAKO WEB-MAKETAZIO ETA DISEINUA

 

Marqués Asesores-en kasua adibide ona da web-maketazio erraz bat proiektu korporatibo soil baten beharretara nola aplikatu erakusteko. Web “responsive” diseinu argi eta intuitibo baten bidez, Xaretik informazioa antolatzea lortu dugu, erabiltzaileak aholkularitzari eta eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko beharrezko datu guztiak aurki ditzan.

 

Bistakoa dirudi, baina web orri asko dira gaur egun responsive diseinurik ez dutenak. Gure proiektu guztietan edozein gailu mugikorretara primeran egokitzen den web-diseinu bat lantzen dugu, nabigazioa eta erabiltzailearen esperientzia errazteko.

 

Zure enpresaren edo proiektuaren webgunea berritzeko laguntzarik behar al duzu? Xare-n Gipuzkoako enpresentzako web diseinuko irtenbide profesionalekin laguntzen dizugu. Jar zaitez harremanetan gure taldearekin eta zure kasua aztertuko dugu.

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa