Pulimentos ero euskal industria-sarean tradizio eta ospe handiko enpresa da. 50 urte baino gehiago daramatza metala leuntzeko espezialista gisa, eta Xarek bere webgune berriaren diseinuan islatu nahi izan du.

 

Gure web garapen eta diseinuko lan-taldeak Euskadiko industrian mende erdia baino gehiago daraman enpresa honen esperientzia eta lan ona modu bisual, intuitibo eta modernoan islatzea lortu du. Lan teknikoagoarekin batera, Xare-n beti zaintzen dugu egiten ditugun web proiektuen edukia. Horrela, gure eduki-taldeak xehetasunez landu du webgune berrirako testu bakoitza, eta horiek guztiak optimizatu ditu, bai posizionamendua bai Pulimentos EROren nortasuna bera hobetzeko.

 

Ondorioz, neurrira egindako web-diseinua, abangoardista eta bezeroaren beharrei erantzuten diena lortu dugu. Zure beharretara egokitutako webgune batekin online ospea zaintzea funtsezkoa da edozein proiekturentzat.

 

Xare-n, neurrira egindako web-diseinuan adituak gara. Zure enpresak web-orria berritu eta Interneteko kokapena hobetu behar badu, jarri gurekin harremanetan eta lagundu egingo dizugu.

 

Xare-n oso harro gaude Mutrikuko San Miguel Ikastetxea bezalako proiektu batetan lan egin ahal izan dugulako. Ikastetxeentzako sistema informatikoen neurrirako zerbitzua eskaintzeaz gain, gure lan-taldeak bermeekin egiten die aurre edozein ikastetxek behar dituen web diseinu eta programazioko beharrei.

 

Ikastetxearen nortasunari leial, San Miguel Ikastextearentzat diseinatu dugun webguneak informazio erabilgarria eskaintzen du, baita haren balioak eta irakaskuntza-filosofia ere. Besteak beste, bertako ikasleen eta irakasleen testigantzak jaso ditugu webgune berrian, ikastetxea erabiltzailearengana apur bat gehiago hurbiltzeko.

 

Ikastetxeekin lan-esperientzia handia izateak sektorea sakonki ezagutzeko aukera eman digu, eta hori funtsezkoa da edozein ikastetxek Interneten dituen beharrak bermeekin betetzeko.

 

Neurrira egindako proiektu berri bat aurkezten dizuegu gaur. Igarlek 25 urte baino gehiagoko esperientzia duen industria-hornidura elektrikoetako espezialisten biltegia da. Bere online presentzia hobetu nahi zuen, bere esperientzia eta bezeroei eskaintzen dizkien zerbitzuak eta produktuak bilduko zituen webgune batekin.

 

Ohikoa den bezala, gure programazio eta diseinuko lan-taldeak edukien lan-taldearekin koordinatuta lan egin du, bezeroaren beharretara erabat egokitutako web orri bat sortzeko. Horrela, azken xehetasuneraino zaindu ditugu webgune berrian jasotako edukiak, ordenatuz eta kategorizatuz. Era berean, eduki guztiak SEO aldetik optimizatzeko lan egin dugu, Igarlek duen posizionamendua hobetzeko. Hau funtsezkoa da edozein web-diseinutan.

 

Emaitza diseinu aldetik abangoardian dagoen webgune responsive bat da, intuitiboa zerbitzu-informazioari dagokionez. Hori funtsezkoa da xede-publikoarentzat eta industria-horniduren biltegi bateko bezeroentzat, Igarleken kasuan bezala.

 

Zure enpresak webgune berri bat behar badu, Xare-n konponbide pertsonalizatuekin lagunduko dizugu. Neurrira egindako web-diseinuan profesionalak gara, eta gure lana zure proiektuaren beharretara egokitzen dugu. Lagunduko dizugu?

 

Ikastetxe eta ikastetxeentzat sistema informatiko espezializatuen zerbitzua eta euskarria eskaintzeaz gain, Xare-n hamarkada bat baino gehiago daramagu irakaskuntzaren sektorerako programazioa, garapena eta web diseinua lantzen.

 

Ondo ezagutzen ditugu hezkuntza sektorea eta Interneten dituen beharrak. Gure programazio eta web-diseinu zerbitzu berezia guztiz egokitzen da ikastetxe bakoitzaren beharretara, neurrira egindako web-irtenbideak eskainiz.

Xare-n 15 urte baino gehiago daramatzagu ikastetxe eta hezkuntza zentroetarako informatika sistema espezifikoen zerbitzua eskaintzen. Ikastetxeen beharrei buruzko daukagun esperientzia eta ezagutza ezinbestekoak dira kalitatezko zerbitzu teknikoa eskeintzeko, bai sistema informatikoen instalazioan eta bai mantentze-lanetan ere.

 

Ikastetxeen beharrak hain ondo ezagutzeak eskaintzen ditugun konponbide teknologikoetan oso eraginkorrak izateko aukera ematen digu. Xare-n badakigu zein garrantzitsua den sistema informatiko arin, azkar eta fidagarriak eskaintzea.

 

Edozein ikastetxeri laguntzen diogu neurrira egindako planekin, informatikako ekipamenduetan, sareetan eta ikasgela birtualetan azken teknologia ezartzeko aukera emanez. Horrela, hezkuntza zentroetako instalazioak hobetzea lortzen dugu; beraz, eskeintzen duten esperientzia hezitzailea.

 

Talleres Mendizabalen tradizioa eta esperientzia duten enpresak euskal industriaren historiaren zati dira. Xare-n xehetasun guztiak zaindu ditugu webgune berria diseinatu eta garatzeko, bai alde teknikotik eta bai edukien aldetik ere.

 

Lantzen ditugun diseinu proiektu guztietan bezala, enpresaren beharren azterketa egitea ezinbestekoa da emaitza onenak lortzeko. Edukiari dagokionez, argazki eta bideoaren diseinua zaintzea testu eta egituraren diseinua zaintzea bezain garrantzitsuak dira. Bi alderdi hauek SEO optimizazio profesionalaren irizpideen arabera lantzen dira, edozein enpresaren web kokapen egokirako ezinbestekoak.

 

Merkataritza elektronikoak gure kontsumo ohiturak aldatu dituen modua kontutan izanda, enpresa askok online salmenten aldeko apustua egin dute.

 

Gaur Glaces Lopez artisau izozki dendaren proiektua aurkezten dizuegu, webgunea eta online dendaren diseinu eta garapena egin dugu. Familia tradiziokoak, Glaces Lopez ia mende bat darama artisau izozkiak egiten eta orain, bere webguneari esker, bere produktuak online saltzen ditu.

XARE SISTEMAK - COVID 19-ARI BURUZKO INFORMAZIOA

 

COVID-19 pandemiak sortutako alarma egoera dela eta, Xare-k hau komunikatu nahi du:

 
Informatika zerbitzua ematen jarraitzen dugu.
 
Gure bezeroarentzako arreta zerbitzua kaltetuta egon daiteke, eta beraz, guztion ulertzea espero dugu. Eskatzen zaizkigun zereginak ahalik eta azkarren egiten saiatuko gara.
 
Telelanarekin lotutako zeregin guztiak izango dira gure lehentasuna, normaltasunari jarraitzeko modurik eraginkorrena dela ikusten baitugu.
 
Era berean, ekipo kritikoen zereginak (zerbitzariak, sareak, firewall) funtsezkoak izango dira eta berehalako konponbidea izaten jarraituko dute.
 
Xare-rekin harremanetan jartzeko 943 21 44 38 telefono zenbakian edo info@xare.es helbidean egin dezakezu. Zuen esku geratzen gara denbora tarte hontan sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Dena normaltasunera lehenbailen itzultzea espero dugu.

 

Lehen zatiaren amaieran aurreikusi genuen bezala, Metagraren proiektua bi fasetan banatu zen online presentzia hobetzeko helburuarekin, marka bi merkatu desberdinetan ikusgai jarriz, hala nola Europan eta Mexikon. Metagra bezalako nazioartekotze proiektuen diseinuan eta garapenean lan egitea erronka bat da gure taldearentzat.

 

Proiektuaren bigarren fase honetan bigarren webgune bat jarri dugu martxan Mexikoko merkatura zuzenduta. Horretarako diseinuaren xehetasun guztiak zaindu ditugu. Testuen idazketa, hosting-a eta dominioa bezalako xehetasun teknikoak Mexikon duten posizionamendua optimizatzeko aukera eman digute.

 

Merkatuaren eta bezeroen beharrak aztertzea ezinbestekoa da online estrategia zuzena ezartzeko orduan. Metagra Taldearentzat burutu dugun web diseinuaren nazioartekotzeko proiektua horren adibide bikaina da.

 

Xare-n pertsonalizatutako diseinuan eta web garapenean espezialistak gara eta online posizionamendua hobetzen lagunduko dizun aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizugu. Zure kasua aztertzen dugu eta konponbiderik onena eskeintzen dizugu. Zure webgunea berritu nahi duzu?

 

 

Oraingo hontan, Mutrikuko Goizeko Izarrarentzat egin dugun proiektua aurkezten dizuegu. bertan gure lana eskeintzea benetan pozgarria izan da guretzat.

 

Ideia nagusia herritik gertu dagoen espazioa sortzea zen eta bertan ikastetxearen balioak irudikatzea. Koloretsua eta oso bisuala, Goizeko Izarraren webgune berria ikastetxearen identitateari fidagarria da. Proiektu honekin eskolak interneten daukan epazioa txikiengana gerturatu nai genuen. Webgune oso funtzionala, bai ikastetxearentzat, bai kontsultatzen duten gurasoentzat.

 

Goizeko Izarraren kasua bezain hurbilak eta ederrak diren proiektuei aurre egitea gustatzen zaigu Xare-n.

 

 

Ados Muntaiak 20 urte baino gehiago daramatza panel elektrikoak eta kable pertsonalizatuak fabrikatzen eta muntatzen. Hain teknikoa den sektore hontan daukagun esperientzia abiapuntuetako bat izan zen web proiektuaren berritzeari aurre egiteko. Halako sektore teknikoetan egiten dugun lanaren gakoa ez da soilik webgune berrian enpresaren izaera islatzean bideratzen, baizik eta bere zerbitzuak argi eta garbi azaltzea ere.

 

Web edukien SEO optimizaziora bideratutako lanak Ados Muntaiaren lan eta zerbitzuak modu argian erakusteko egitura sortzea ahalbidetu digu. Azken xehetasunetara zaindutako hizkuntza batek eta web arkitektura intuitibo batek konpainiaren lana eta izaera modu zehatzean eta ordenatuan ekartzen dizkio erabiltzaileari.

 

Web diseinuaren abangoardian, "responsive" eta intuitiboa. Horrela da panel elektrikoak eta kable pertsonalizatuak egiten dituen enpresa honentzat egin dugun proiektua. Industriak dauzkan web diseinu beharrak ezagutzea giltzarriak dira emaitza onenak lortzeko.

 

Xare-n, proiektu bakoitzaren diseinua eta garapena zaintzeaz gain, bere edukiez ere arduratzen gara. Profesionalak gara eta zure online presentzia hobetzeko lan egiten dugu. Zure webgunea berritu behar al duzu?

 

Web diseinu ikusgarria eta erabilgarritasun zuzena izateaz gain, web orrialde guztiek bere edukiak zaindu behar dituzte. Zure enpresaren webgunearen testuen garrantzia funtsezkoa da proiektuaren ospearentzat eta Interneten kokapen egokia lortzeko.

 

Testua idazteko fasea funtsezkoa da edozein proiekturen diseinu eta garapenean. Kalitatezko edukiek zure enpresa edo proiektuaren irudia hobetzen laguntzeaz gain, erabiltzaileari informaziorako sarbidea errazten diote. Testuen kalitateak webgunearen online-ospean zuzenean eragiten du.

 

Izaskun Larzabal arkitektura eta urbanismo estudioak abangoardian dagoen webgune bat behar zuen, bai diseinu aldetik bai edukien aldetik. Izaskun Larzabalen alde egin genuen web berritze proiektuaren helburu nagusia estudioaren izaera eta lana islatzea izan zen diseinu garbi baten bidez.

 

Erabiltzailearentzat "responsive"-a eta intuitiboa, Izaskun Larzabal arkitektura estudioaren webgune berriak estudioaren ezagutza eta profesionaltasuna balioan jartzen saiatzen du. Bai arkitektura eta bai hirigintza ataletan, proiektu desberdinak modu oso bisual batetan klasifikatzen lortu dugu.

 

Diseinuaz gain, webgunearen garapenean beste lehentasun bat edukiak izan ziren. Eduki guztien SEO optimizazioan oinarrituta, bere testuen xehetasun guztiak zaindu ditugu, erabiltzaileari estudioaren errealitatera, bere lan -taldera eta eskeinitako zerbitzu guztietara hurbiltzeko aukera emanez.

 

Xare-n web diseinu eta garapen pertsonalizatuan espezializatuak gaude. Zure online presentzia hobetzeko lan-talde profesionala eskeintzen dizugu. Laguntzen zaitugu?

CPK-ren proiektua bere marka eraberritzera zuzenduta zegoen. Beren identitate korporatiboaren birmoldaketa egin zen, eta webgunea beren beharretara egokituta berritu zen.

 

Lehendabizi identitate korporatiboaren berritzea jorratzen dugu, beti markaren nortasun eta izaerara egokituz. Gure diseinu taldeak CPK-ren irudi berria lehen planoan jartzeaz arduratu zen. Marka moderno berria, baina Euskadiko galdaragintzaren industrian tradizioa duen enpresa baten izaera mantentzen duena.

 

Bere nortasun korporatiboa erabat berritu ondoren, atal grafikoaren xehetasun guztiak landu genituen. Horrek bere webgune berriaren garapenari aurre egiteko aukera eman zigun. Gure argazkilaritza eta bideo taldearekin lan egin genuen CPK-ren instalazioetan, bere sektorean bi hamarkada baino gehiagoko esperientzia duen enpresa baten izaera fotogrametan harrapatzeko.

 

 

Renovación de página web y marca de Calderería Pako a CPK

 

 

Eduki grafikoak zaintzea ezinbestekoa da webgunearen diseinu eta garapen fasean parte guztiak ezin hobeto moldatu daitezen. Alde bisualaz gain, gure lan-taldeak webgune berriaren eduki guztien SEO posizionamendua landu zuen. Xehetasun guztiak zaintzen ditugu webgunearen testuen idazketan, CPKren izaera erabiltzaileari hurbiltzeko.

 

Emaitza webgune erakargarri bat da, argazki erreportaje zaindu batekin eta bideo korporatiboa aurkezpen moduan duena. Emaitza onena lortzeko funtsezkoa izan da diseinua eta edukien arteko oreka: webgune "responsive"-a, argia eta intuitiboa.

 

Renovación de marca e imagen corporativa, rediseño web de CPK

 

 

Zure proiektu edo enpresaren webguneak birmoldaketa bat behar badu, ez izan zalantzarik. Xare-n zure marka eta zure online presentzia hobetzeko xehetasun guztiak zaintzen dituzten profesional taldea daukagu. Laguntza behar duzu?