CIANCO-REN WEB ORRIA BERRITZEN DUGU

 

Gaur gure azken lanetako bat aurkeztera gatoz: Cianco-ren web orri berria. Nazioarteko presentzia duen konpainia hontan hainbat sektoreentzako altzairu herdoilgaitzezko eta krion-ezko produktuen fabrikazio pertsonalizatuan espezializatuak daude. Emaitza web orri "responsive" bat da, diseinu garbi eta intuitiboa duena eta erabiltzaileari konpainia Gipuzkoar honek dauzkan gaitasunak zehatz-mehatz ezagutzeko aukera ematen diona.

 

50. hamarkadaren amaieran sortua, Cianco etengabeko bilakaeran dagoela aldarrikatzen duen enpresa da eta, horrela, erronka bat aurkeztu zigun: bere web orria eguneratzea. Berritze teknologikoko proiektu hontan, webgune berriaren diseinua eta garapena jorratzeaz gain, Xare-k orrialdearen edukien SEO-a optimizatu du.

 

Guzti hori web orrialdeari konpainiaren izpiritu aitzindaria emanez, altzairu herdoilgaitzezko altzarien fabrikazioan erreferentzia dena. Hori lortu dugula uste al duzu?

 

Gogoratu Xare-n web diseinu eta garapen pertsonalizatuan profesionalak garela. Zure "online" presentziaren xehetasun guztiak zaintzen dituen zerbitzu integrala.

Cookie-en politika

Gure cookie-ak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-ohiturak aztertu eta, hala, gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago lor dezakezu esteka honetan sakatuta.

Onartu