ERLO GROUP enpresa taldearen web berria

ERLO GROUP enpresa-talde berriak Xare Sistemak enpresari eman dio haren web-orri berria egiteko agindua. ERLO GROUP Azkoitian sortu zen 50 urte baino gehiagoko esperientzia zuten bost enpresak bat egin ondoren. Horrek industria-arloko zulaketarako eta hariztaketarako soluzioen arloan mundu-mailako erreferente izateko balio izan die.

 

ERLO Taldearen web-orri berria, irudi korporatibo berritua, testuen sorrera, SEO estrategia, SEO migrazioa

 

Euren irudi korporatiboa eta katalogoak SEO estrategia berri batean bat eginez

 

ERLO TALDEA mundu-mailan erreferentea da industria-arloko zulaketarako eta hariztaketarako soluziotanEuren produktuen eta zerbitzuen katalogo zabala aztertu dugu, euren produktuak mundu osoan online presentzia izaten lagunduko digun SEO estrategia baterako testuak sortzen laguntzeko.

 

Arrakasta bermatzeko, Xarek haien Interneteko katalogoen SEO migrazioa egin du domeinu berrian bateratzeko.

 

ERLO TALDEA osatzen duten bost enpresen irudi korporatiboa eta euren komunikazio-kanalak bateratu dira, taldearen mezua indartzeko eta betiko bezeroentzako trantsizioa errazteko feedback negatiboa eragin gabe.

 

 

 

 

 

Online katalogora sarrera erraztuz

 

Online produktuen gomendatzaile pertsonalizatuaERLO Taldearen katalogora sarrera errazteko, neurrira egindako online produktu-gomendatzailea prestatu dugu.

 

Gomendatzaileari esker, ERLO Taldeko bezeroek, klik gutxi batzuk eginez, webgunean eskuragarri dauden estandar-gametako 160 produktu baino gehiagoren artean euren beharretara hobeto egokitzen den soluzioa ezagutuko dute.

 

Soluzio pertsonalizatuetarako, bezeroa arreta pertsonalizatua jasotzeko sail egokiarekin jar daiteke harremanetan.