HNOS. DURÁN – Fatxada eta pabiloien birgaitzea

Hnos. Duran profesionalak dira fatxadak eta mota guztietako pabiloiak birgaitzen, barruko pinturak egiten eta zura tratatzen. Gaur, Gipuzkoako enpresa honetarako egin dugun web proiektua erakutsiko dizuegu.

 

Web orri berriaren edukiak garatzeko gakoetako bat zerbitzuen moldakortasuna izan da. Web orrirako landu ditugun egitura eta testuak bezeroaren beharretara egokitu dira, betiere SEO optimizatzeko jarraibideei jarraituz. Neurrira egindako proiektu hontan abangoardian egon nahi izan dugu, Hnos. Durán bezalako enpresa baten webguneak izan behar duen sinpletasuna eta erabilgarritasuna ahaztu gabe.

 

Emaitza Hnos. Duranen online presentzia nabarmen hobetzea izan da, bai diseinuan, bai posizionamenduan. Web diseinu eta garapen berri bat, marka-irudia sustatzeko eta enpresaren zerbitzuak xede-publikoari hurbiltzeko pentsatua.

Xare-n neurrira egindako web garapen eta diseinuan profesionalak gara. Gure esperientzia eta neurrira egindako konponbideak eskaintzeko bermea zure zerbitzura jartzen ditugu. Laguntza behar duzu zure enpresaren webgunearekin?  

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika onartzen dut Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa