Refincel 30. urteurrenean berritu da

 

Euskal industria-sareko enpresentzat neurrira egindako web-diseinu eta -garapenean dugun esperientzia indartzen du Refincel-en gisako proiektuei aurre egiteak. Refincel, alderantzizko ingeniaritzan espezializatutako enpresa, 2021ean 30. urteurrena ospatzen duena.

 

Hiru hamarkada euskal industrian bere sektorearen erreferente izanik, on line presentzia hobetu behar zuten, marka eta zerbitzuak xehetasunez zaintzen zituen web baten bidez, bai eta posizionatzeko eta xede-publikoarekin komunikatzeko estrategia ere.

 

WEB-DISEINUAREN GARRANTZIA

 

Lehen fasean, bere markaren garrantzian jarri dugu arreta, 30. urteurrenean. Horretarako, xehetasunez landu dugu bere irudi korporatiboak merezi duen presentzia webgune berrian; koloreen, baliabide grafikoen eta argazki profesionalen homogeneotasuna funtsezkoak izan dira diseinu berrian.

 

Beren instalazioak eta ekoizpena modu zaindu eta profesionalean erakustea lehentasun bat zen diseinuaren ikuspuntutik. Diseinu grafikoko eta argazkigintzako lan-talde profesionala da gure bermerik onena edozein proiekturi arrakastaz aurre egiteko.

 

NEURRIRA EGINDAKO WEB EDUKIAK ETA EGITURA

 

Web-diseinu berriarekin batera, bere beharretara egokitutako komunikazio-estrategia eta garapena izan dute. Webgune berriak Refincelen izaera eta zerbitzuaren kalitatea bere xede-publikoari hurbiltzen lagunduko zioten edukiak eskatzen zituen. Alde batetik, web-arkitektura berri bat landu dugu, egitura intuitibo eta ordenatu batean oinarritua, erabiltzaileak nabigazioan duen esperientzia hobetzeko.

 

Era berean, eduki berriek enpresak Interneten duen kokapena hobetu du, enpresaren izaera eta zerbitzuak testu bakoitzean zainduz. Emaitza webgune intuitibo bat da, eduki orekatuak dituena, identitate korporatiboari leial zaizkionak eta Refincelek Interneten duen kokapena hobetzeko pentsatuak.

 

Zure proiektuaren online presentzia hobetu nahi baduzu, neurrira egindako web diseinu eta programazioan adituak gara Xare-n. Zure zerbitzura jartzen dugu profesional lan-talderik onena. Diseinatzaile, programatzaile eta komunikazio eta posizionamenduko espezialistek berme-zerbitzu osoa eskaintzeko aukera ematen digute. Lagunduko dizugu?

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika onartzen dut Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa