TALLERES MENDIZABAL, HISTORIA DUEN ENPRESA

 

Talleres Mendizabalen tradizioa eta esperientzia duten enpresak euskal industriaren historiaren zati dira. Xare-n xehetasun guztiak zaindu ditugu webgune berria diseinatu eta garatzeko, bai alde teknikotik eta bai edukien aldetik ere.

 

Lantzen ditugun diseinu proiektu guztietan bezala, enpresaren beharren azterketa egitea ezinbestekoa da emaitza onenak lortzeko. Edukiari dagokionez, argazki eta bideoaren diseinua zaintzea testu eta egituraren diseinua zaintzea bezain garrantzitsuak dira. Bi alderdi hauek SEO optimizazio profesionalaren irizpideen arabera lantzen dira, edozein enpresaren web kokapen egokirako ezinbestekoak.

 

 

50 urte baino gehiagoko historia duen empresa batek web presentzia zaindu eta egokia merezi ditu. Responsive, sinplea eta Talleres Mendizabalen balioei fidela den webgune berria.

Xare-n web diseinu eta garapen pertsonalizatuan espezialistak gara. Internetera gero eta gehiago konektatutako mundu hontan, zure enpresaren online presentzia hobetzea ezinbestekoa da emaitza hobeak lortzeko. Jakin nahi duzu nola lagundu zaitzakegun?

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika onartzen dut Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa