WEBGUNE BERRIA BAITOR-ENTZAT

 

Gaur web-diseinu eta garapenari dagokionez euskal industria-sareko enpresentzat egiten dugun lanaren beste adibide bat aurkezten dizuegu. Baitor, estanpazio metalikoan aditua, 4 hamarkada baino gehiago daramatza erreferentzia izaten bere sektorean.

 

Proiektu honen helburua Baitorren webgunea guztiz berritzea zen, historia luzea duen enpresa honen online presentzia eta garai berrietara egokituz. Webgunearen posizionamendua hobetzea, xede-publikoarekin komunikazio zuzenagoa eta erabilgarriagoa lortzea... Azken batean, Baitorri web orri bat ematea Interneten duen presentzia hobetzeko eta sarean bere marka finkatzeko.

 

 

Hori lortzeko neurrira egindako web-edukiak lantzen ditugu, bai idatzizkoak, bai grafikoak. Intuitiboa, erraza eta SEO optimizazio zaindua duen web gunea garatzen dugu, aurrez Baitorren taldearekin adostuta. Edozein gailu mugikorretan behar bezala ikusten dena neurrira egindako diseinuari ezker.

 

Zure enpresaren online presentzia hobetu nahi baduzu, Xare-n neurrira egindako web garapen eta diseinuan adituak gara. Interneten duzun marka hobetzen dugu soluzio pertsonalizatuekin. Idatz iezaguzu, gure lan-taldeak web abangoardista eta funtzionala lortzen lagunduko dizu.

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika onartzen dut Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa