Zenbat balio dute zure enpresaren datuak?

 

Gaur egun oraindik asko dira galdu edo ezabatu diren datuak berreskuratzeko babes sistema fidagarri eta eraginkor bat ez daukaten enpresak. Zerbait paradoxikoa edozein negoziorentzat ordenagailuan egunero gordetzen den informazioaren garrantzia kontutan izanda: martxan dauden lanak, aurrekontuak, finantza dokumentazioa, fakturak...

 

Datu horien galera osoa edo partziala kostu handiegia suposa dezake edozein enpresarentzat backup kopia fidagarria ez edukitzeagatik. Informazio mota hauen galerak enpresaren ospearen krisia eragin dezake edota ondorio legalak ekar ditzake datu horien konfidentzialtasunarengatik.

 

Zeintzuk dira enpresetan datuak galtzearen arrazoi nagusiak?

 

Giza akatsak

 

Ohikoenak eta normalean saihestezinak direnak. Datuak istripuz ezabatzea, karpetak oker gordetzea, edo criptolocker-aren aldaera ugarietako edozein, email-aren bidez ordenagailuko datuetara sar daitekena datu hauek enkriptatzeko eta beraiengatik erreskatea eskatzeko.

 

Konfigurazio txarrak ekipamenduetan

 

Ohikoa da baimendu gabeko erabiltzaileei datu konfidentzialetara sartzeko baimena ematen dioten konfigurazio erabat zaharkituak aurkitzea ekipamendu informatikoetan.

 

 

Zure datuak babesten ditugu, zure enpresaz arduratzen gara.

Oraindik ez duzu babes-sistema profesionalik?

 

 

 

 

Xare-n badakigu zein garrantzitsua den zure enpresak babes sistema eraginkorra eta fidagarria edukitzea. Horregatik, enpresentzako backups zerbitzua eskaintzen dizugu kudeatzen ditugun kopia bakoitzaren jarraipen esklusiboarekin.

 

Horrek esan nahi du segurtasun kopiak zaintzeaz gain, bezero bakoitzaren segurtasun sistema kontrolatzen dugula uneoro, arazoak detektatzeko eta datuak berreskuratu behar badituzu, modu azkar eta eraginkorrean egiteko. Gure esperientziak dio enpresa guztiek 3-2-1 estrategia inplementatu beharko luketela:

 

  • Edozein artxibo garrantzitsuren 3 kopia gorde; jatorrizko artxiboa eta 2 backups.
  • Segurtasun kopiak bi euskarri desberdinetan gorde babes gahiago lortzeko.
  • Komenigarria da segurtasun kopia bat gure enpresatik kanpo gordetzea.

"Hodeian" babes-sistema bat ezartzea konponbide seguru eta gomendagarria da datuak berreskuratzeko hauek ezabatu edo galtzen badira.

 

Zentzu horretan, Xare-n kalitztezko softwarearekin soilik lan egiten dugu. Hau da Jombucopy-ren kasua, erabat bermatutako softwarea, enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako babes zerbitzua eskaintzea ahalbidetzen diguena.

 

Cookie-en politika

Gure cookie-ak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-ohiturak aztertu eta, hala, gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago lor dezakezu esteka honetan sakatuta.

Onartu